VIÑAROCK
Apirila 19th, 2007 by punkblogAupa punki!gaurko honetan beste musika ekitaldi batekin nator,hain zuzen ere albazeten urtero egiten den Viñarock ekitaldiarekin.Aurten,Viñarocken antolatzaileak benicassimen ospatzea erabaki dute,alegia,ospe handia izaten duenez,bertan egitea pentsatu dute.Urtez urte talde oso famatuak inguratzen dira ospakizun honetara,hain zuzen ere,estatu mailan komertzializatuta dauden hainbat talde jotzen dute bertan.2007ko Viñarock honetan,datorren asteko asteburuan ospatuko dena,alegia,apirilaren 27,28 eta 29an,talde aipagarri hauek joko dute beste batzuen artean:Rosendo,Skizoo,Soulfly,Los Suaves,Siniestro total….beste askoren artean,guztira 43 kontzertu izango dira.Informazio gehiago viñarockeko orrialdean duzue,bertan ordutegiak,sarreren prezioak,zein taldeek egongo diren,nola iris daiteke benicassimera eta bestelako gauzak aurkitu ditzakezue hemen.Animatu zaitezte,uda honetan hainbat ekitaldi egongo dira.Ez ahaztu Maiatzaren 11an,Marea taldeak bere diska berria aurkeztuko duela Donostian.Ea aurkitzen garen horrelako ekitaldi batean,oso politta izan daiteke eta.Nik ia banoa BILBAO BBK LIVEko Metallica,Incubus eta Bioken
kontzertura.Animatu!!!







