Archive for the ‘Sailkatugabeak’ Category

BARDULIA PUNK

Asteazkena, Ekaina 20th, 2007

Aupa punki!orain dela dexente ez dudala albisterik igotzen blogara,baina  ostiralean kuadrilakoak oporretara goaz eta jada gauzak prestatzen ibili naiz.Konturatu naiz jendea sartzen dela nire blogara,beraz hori beste motibazio bat ematen dit idazten jarraitzeko.

Baina,tira,gatoz harira,gaurkoan gipuzkoan azken urte hauetan atera diren talde berrien berri eman behar dizuet.Atzo,lagun batekin kotxean nijoala,liburuxka bat ikusi nuen cd-ak gordetzen zituen lekua.Bando punk jartzen zuen.Berehala liburuxka hartu eta begirada bat eman nion,segituan esan nion liburuxka uzteko etxean irakurtzeko.Esan eta etxera itzuli nintzenean nire lanari ekin nion,alegia,liburu antzeko hori irakurtzeari ekin nion.Bertan hainbat talde irakurri nituen,inoiz entzundako taldeak.

Aipatu beharra dago,Euskal Herrian eta gehienbat gipuzkoan gero eta emakumezkoen talde gehiago ateratzen ari direla.Liburuxka honek honela ematen dio sarrera emakumezkoen taldeen albisteari:BARDULIA`S YOUNG GIRLS PUNK BANDS.Bertan talde hauek izendatzen ohi dira:Ostikua Potrotan(Lasarte),Molly Dolly(Donostia),Against the Rapist(Bergara),Street Girls(Zaldibar),Lost girls(Arrasate) eta Las Putas del Mistol(Donostia).

Beste alde batetik,liburu horretan Dunne Bugy taldearen albiste bat irakurri nuen.Hori erakarri egin ninduen,Beasaingo festatan ikusi bainituen.Gartzi,Iñaki eta Marsalek osatzen dute taldea.Estilo punkrockeroa hartzen zaie eta euren zenbait kantutan Brigada Kriminalen antza hartzen dute.Baina hauek erritmo azkarragoa eta punkiagoak dira.Zuzenean oso onak dira eta bertsio desberdin eta oso onak ekarri ohi dizkigute;adibidez Stiff little Fingers eta The Clashen abestiak besteak beste.

Talde berriekin jarraituz,talde hernaniarra bat daukagu,Suburbio,hauen uda honetan grabazioa burutuko dute.Bestetik, Orreaga 778 ,talde Hernani-Añorgatarra,hauen Gipuzkoan eta Bizkain beraien izena ezagutzera ematea lortu dute.Bukatzeko, Apunta taldea daukagu,Azpeitiarrak dira eta sekulako maila lortu dute hasi zirenetik aipatzen du albistea idatzi duena.

Azkenik,gipuzkoan ateratzen ari direnn talde berrien izenak  eman dizkizuet.Informazio gehiago nahiko bazenute,esan besterik ez daukazue.

Punk Not Dead!!!

BILBAO BBK LIVE

Asteartea, Ekaina 5th, 2007

Aupa punki!Dagoeneko bi aste falta dira jaialdi honetarako.Gogorarazi nahi dizuet oraindik badaukazuela aukera sarrerak erosteko.Dakizuen bezala,alegia,beste artikulu batean aipatu nuen bezala,jaialdi hau lau egunetan banatuko da.Jaialdia ofizialki ekainaren 21ean hasiko da eta ekainaren 29an amaituko da.Norbaitek nahiko balu honen inguruko informazio gehiago sar dadila hemen eta norberak ikus dezala zer eskaintzen den.Artikulu hau jaialdia bertan daukagula informatzeko besterik ez da izan.Beste bat arte punki!

PUNK NOT DEAD

PATADAZO ETA KK ZARRA

Asteartea, Maiatza 15th, 2007

Aupa punki!gaurkoan azkotiko eta azpeitiko bi taldeekin nator.Aipatu nizuen bezala, aurreko asteburuan gaztetxean izan nintzen kontzertuak ikusten eta hara non musikako cd saltzaile batengana inguratu nintzen eta cd-ak begiratzen ari nintzela lagun batek bat aukeratzeko esan zidan.Cd guztiak arakatzen nengoela Patadazo eta kk zarra taldeen cd bat topatu nuen.Pentsatzen jarri nintzen….patadazo??bai patadazo!!,hara non nire lagun azkotiarraren taldearen cd-a ikusi nuen.Zalantzarik gabe hori aukeratu nuen,eta egia esan ez dago gaizki,gainera PUNKS Y SKINS izeneko cd-an bi taldeeak euren abestiak proposatzen dituzte bakoitzak bere musika estiloarekin.Beraz,ea dena ondo ateratzen zaien eta punk musika aurrera eramaten duten.Ondo segi

Asteartea, Apirila 24th, 2007

Hona hemen potrotaino taldearen bideo bat.

Kaixo Mundua!

Asteazkena, Martxoa 21st, 2007

Welcome to Jakintzazu.net. This is your first post. Edit or delete it, then start blogging!