Archive for the ‘ALBISTEAK’ Category

KONTZERTUEN LABURPENTXOA

Asteazkena, Maiatza 23rd, 2007

Aupa punki!zer moduz oporrak?nireak behintzat ederki dihoazte.Aurreko ostiralean beasaingo kontzertuetan izan nintzen eta ez nuen blogari asko ikusi.Giro polita egon zen eta kontzertuak Bikain batekin puntuatuko nituzke.Nuke taldeak jo zuen lehenengoz,lehenengo ilaran ez zegoen jende asko baina giro ona sortu zuten jendearen artean,bigarren eta hirugarren taldeek, aitzitik,jendeartean zegoen giroa zeharo aldatu zuten,jendea aurreratzen joan zen lehenengo ilaratara eta bertan hasi zen benetako giroa.Aurreko artikuluan aipatu nizuen bigarren taldea Aluaren Algara izango zela,baina talde horrek ezin izan zuenez azaldu,Dunne Buggi taldeak jo zuen,talde honetan gure ikastolan ikasitako Eneko Marsal eta Iñaki Puyadena jotzen dute beste mutil beasaindar batekin.Talde hau lehendik izandako Sobredosis de Mistol taldeko hainbat partaide jotzen dute.Giro ona sortu zuten bertsio desberdinak joaz,adibidez,potrotaino,Sobredosis de Mistol eta beste hainbat abesti denok bertan abesten igaro genituenak ordubeteko kontzertu hartan.

Azken taldea,Residuos Sistematikos izan zen.Hauek gazteak izan arren,oso ondo bete zuten euren papera bertsio desberdinak abestuz.Gainera beste talde batzuen partaideak kontzertuak ikusten zeudenez,horietako batzuk eurekin batera abestiak abestera igo ziren,adibidez,Deskriados ordiziako taldeko Ibanilo abeslaria eta Hell Beer Boys taldeko Gorki abeslariak igo ziren, besteak beste.Beste hitzetan,kontzertuak oso ongi joan ziren eta bertan geudenak baieztatu dezakegu oso ondo pasatu genuela.

Besterik gabe,hau izan da gaurko guztia.Flickerreko eskubiko argazki horietan argazki ugari dauzkezue ikusi ahal izateko.

AUPA PUNKI!

Astelehena, Maiatza 14th, 2007

Aupa punki!!!!denbora dexente idatzi gabe,hementxe nago.Jada amaitu ditugu gaur azterketak eta ez dut denborarik izan idazteko,ikasten bainengoen.Honekin batera kurtsoa amaitzear dago,baina lasai,nire bloga ez dudala alde batean utziko,alegia,kontzertu desberdinen berri emango dizuet,uda honetan asko baitaute.Gaurko artikuluan esan nahi dizuet nire flikerreko argazkiak dauzkazutela eskuineko barra horretan eskura,nire argazkiak ikusi ahal izateko.

Hori alde batera utziz,bai aurreko asteburuan eta orain dela bi aste,ordiziako gaztetxearen 21.urtemuga izan zen eta kontzertuak egon ziren.Oi!taldeak egon ziren,lasarteko ostikua potrotan taldea adibidez.Giro ona egon zen bertan.The clash taldearen hainbat abesti entzun nituen trago bat edaten ari nintzela,eta burura etorri zitzaidan bloga,alegia,ez dut talde mitiko horren albisterik idatzi, beraz,kontuan hartuko dut eta ea hurrengoan zerbait idazten dudan talde horri buruz.

Beno ondo segi,bueltan izango naiz eta.Animatu zaitezte idaztera,ia inork ez didala idazten eta eman zuen ideiak,taldeen izenak,zer nahi duzuen idaztea,kontuan hartuko baititut ideia horiek guztiak.

Mai

VIÑAROCK

Osteguna, Apirila 19th, 2007

Aupa punki!gaurko honetan beste musika ekitaldi batekin nator,hain zuzen ere albazeten urtero egiten den Viñarock ekitaldiarekin.Aurten,Viñarocken antolatzaileak benicassimen ospatzea erabaki dute,alegia,ospe handia izaten duenez,bertan egitea pentsatu dute.Urtez urte talde oso famatuak inguratzen dira ospakizun honetara,hain zuzen ere,estatu mailan komertzializatuta dauden hainbat talde jotzen dute bertan.2007ko Viñarock honetan,datorren asteko asteburuan ospatuko dena,alegia,apirilaren 27,28 eta 29an,talde aipagarri hauek joko dute beste batzuen artean:Rosendo,Skizoo,Soulfly,Los Suaves,Siniestro total….beste askoren artean,guztira 43 kontzertu izango dira.Informazio gehiago viñarockeko orrialdean duzue,bertan ordutegiak,sarreren prezioak,zein taldeek egongo diren,nola iris daiteke benicassimera eta bestelako gauzak aurkitu ditzakezue hemen.Animatu zaitezte,uda honetan hainbat ekitaldi egongo dira.Ez ahaztu Maiatzaren 11an,Marea taldeak bere diska berria aurkeztuko duela Donostian.Ea aurkitzen garen horrelako ekitaldi batean,oso politta izan daiteke eta.Nik ia banoa BILBAO BBK LIVEko Metallica,Incubus eta Bioken

kontzertura.Animatu!!!

312418286_d1e0093607.jpg

BILBAO BBK LIVE

Astelehena, Apirila 2nd, 2007

Aupa punki!jada oporretan gaudenez,idazteko denbora gehiago daukat zuei artikuluak eskaintzeko.Gaurko artikuluan berri polit batekin nator.Urtero,Bilbao hirian, bilbao bbk musika jaialdia ospatzen dute,non talde ikaragarriak hartzen dute parte urtez urte.Aurtengo honetan,sekulako taldeak egongo dira bertan.Ekaineko azken bi asteetan izango da jaialdi hau,alegia,ekainaren 21,22,28 eta 29.Kanpoko jendea espero dutenez,kanping dendakin akanpatzeko tokia jarri dute,gainera,kanpaldia musu truk izango da.Talde oso onak eta famatuak jotzen dute,munduko rock internazionalean dauden taldeak hain zuzen ere.Hona hemen jaialdiaren egutegia eta talde aipagarriena egun bakoitzean.Informazio gehiago HEMEN

Ekainaren 21a,Osteguna

IRON MAIDEN

Ekainaren 22a,Ostirala

RED HOT CHILI PEPPERS

Ekainaren 28a,Osteguna

FITO Y LOS FITIPALDIS

Ekainaren 29a,Ostirala

METALLICA

Sarreraren prezioa bonoetan nahiz egun bakoitzeko sarreratan banatzen dira.4 egunetako bonoa 180euroko salmentan dago.Gero,egun bakoitzeko sarrera,jotzen duten taldeen arabera izango da.Prezioetaz jabetzeko informazio gehiago hemen,agian egunetik egunera prezioak aldatuko dituzte eta.Ea animatzen zarete eta denok hurbiltzen garen Bilbora.

ale aio!

ZER DA PUNKA?

Osteguna, Martxoa 22nd, 2007

Punk mugimendua 1960.hamarkadan sortu zen Britain Handiko eta beste

hainbeste herri industrializatuetan bizi ziren gazteriaren ondorioz.

Gazte hauek rock mugimenduarekin adierazi ezin ziren sentimenduak punk musikarekin

aditzera eman zuten.Punk mugimendua amorruarekin,mespretxagarriarekin eta zaborrarekin

erlazionatuta dagoen terminoa da.Filosofia honek dio norberak nahi duena nahi duen moduan

egiteko eskubidea duela.Punka modan dagoen edozer gauzaren kontra dago.Kontsumismoaren kontra dago,jendeari

gezurra besterik ez duela ekartzen onartzen duelako.Pentsakera hau bi hitzetan esanda denaren kontra dago.Tradizioa

eta moralarekin zerikusia dagoen edozer gauza gorrotatzen du eta hari beretik junda politikoki ez daude zehatz mehatz

alderdi politiko batetara lotuta.Normalean punk mugimendua anarkismoarekin,antifaxismoarekin eta

antimilitarismoarekin lotzen da.Ezkeraldeko alderdiekin hain zuzen ere.Nahiz eta punk talde batzuek hain radikalak

izan dira non eskubialdeko partiduekin bat etorri dira.

Korrente filosofiko hau oso orokorra da,bere barnean genero desberdinak baitaute.

Hardcore punk 70hamarkadan sortutakoa,punk mota honetan the expoited eta Dead Kennedys

taldeak aurkitzen dira.

Euskal Herrian azkenaldi honetan garrantzi handia hartu duen mugimendua,alegia,Punk Oi!,mugimendu hau

ere punkaren haritik dator.Korronte honetan Skinheadak dira nagusi.Beraien estiloa oso sinplea eta zaratatsua da.

Punk-ska ere pentsakera honekin bat dator,alegia ska soinuekin konbinatzen baita.Tronpetak eta saxofoiak erabiliz.

Ska punk mugimendu honetan Ska-p eta Kortatu bezelako taldeak aurkitzen dira.

Benetan punk musika sustatu duten taldeak The Sex Pistols,The Who,The Clash bezelako taldeak izan dira,hauek izan

baitziren Britainia Handian industrializazio garaian punka aurrera eraman zutenak eta nahiz eta talde hauek ez existitu,

oso famatuak bihurtu dira ez euren musika hobena zelako,baizik eta denaren kontra zeudelako eta urte haietan

sentimendu horien beharra zutelako adierazi ahal izateko.

Amaitzeko punka ez da hilko nire bloga bizirik jarraitzen duen bitartean beraz,animatu zaitezte eta jarri zuen

ideiak hemen nire bloga bizirik mantendu dadin.

OHARRA:Egunetik egunera punkaren inguruko taldeen artikuluak argitaratuko ditut.

PUNK NOT DEAD