KONTZERTUAK BEASAINEN

Aupa punki!!gaur berri onak dauzkat aipatzeko.Lehenik eta behin dena gainditu dudala esateko eta teorikoki udako oporretan nago.Beraz,nire kasuan zaudeten guztioi zorionak,eta besteei ba animatu dena aterako duzuela.Beste alde batetik,gutxiago falta da Metallica,Incubus eta Bioken kontzertura joateko eta irrikitan nago.

Baina gatoz harira,asteburu honetan beasaingo festekin batera goierriko txozna elkarteak,urtero bezala,kontzertuak antolatzen ditu eta urte honetan Residuos Sistematikos,Aluaren Algara eta Nuke taldeak izango dira bertan.Maiatzaren 18an,Ostirala izango da beasaingo txoznetan jaialdia.Beraz,dena gaindituta duzuenok inguratu zaitezte kontzertu hauek ikustera ez badaukazue ezer ez egiteko.

Horretaz gain,aipatu beharra dago nuke taldeak bere diska berria kaleratu zuela orain dela hilabete batzuk.Hona hemen euren bideo bat musika estiloa piskat ezagutzeko.

Honekin gaurko artikulua amaitutzat ematen dut.Animatu zaitezte blogariok kontzertura joatea,oso ondo pasako dugula.

One Response to “KONTZERTUAK BEASAINEN”

  1. iromero(e)k dio:

    Epa punki!!
    Oso interesgarria, ondo informatuta zaude.
    Ziur nago bertan egongo zarela ostiralean zure nota onak ospatzen! jeje
    Gero arte judoka!

Leave a Reply