AUPA PUNKI!
Aupa punki!!!!denbora dexente idatzi gabe,hementxe nago.Jada amaitu ditugu gaur azterketak eta ez dut denborarik izan idazteko,ikasten bainengoen.Honekin batera kurtsoa amaitzear dago,baina lasai,nire bloga ez dudala alde batean utziko,alegia,kontzertu desberdinen berri emango dizuet,uda honetan asko baitaute.Gaurko artikuluan esan nahi dizuet nire flikerreko argazkiak dauzkazutela eskuineko barra horretan eskura,nire argazkiak ikusi ahal izateko.
Hori alde batera utziz,bai aurreko asteburuan eta orain dela bi aste,ordiziako gaztetxearen 21.urtemuga izan zen eta kontzertuak egon ziren.Oi!taldeak egon ziren,lasarteko ostikua potrotan taldea adibidez.Giro ona egon zen bertan.The clash taldearen hainbat abesti entzun nituen trago bat edaten ari nintzela,eta burura etorri zitzaidan bloga,alegia,ez dut talde mitiko horren albisterik idatzi, beraz,kontuan hartuko dut eta ea hurrengoan zerbait idazten dudan talde horri buruz.
Beno ondo segi,bueltan izango naiz eta.Animatu zaitezte idaztera,ia inork ez didala idazten eta eman zuen ideiak,taldeen izenak,zer nahi duzuen idaztea,kontuan hartuko baititut ideia horiek guztiak.
Mai