Archive for Maiatza, 2007

KONTZERTUEN LABURPENTXOA

Asteazkena, Maiatza 23rd, 2007

Aupa punki!zer moduz oporrak?nireak behintzat ederki dihoazte.Aurreko ostiralean beasaingo kontzertuetan izan nintzen eta ez nuen blogari asko ikusi.Giro polita egon zen eta kontzertuak Bikain batekin puntuatuko nituzke.Nuke taldeak jo zuen lehenengoz,lehenengo ilaran ez zegoen jende asko baina giro ona sortu zuten jendearen artean,bigarren eta hirugarren taldeek, aitzitik,jendeartean zegoen giroa zeharo aldatu zuten,jendea aurreratzen joan zen lehenengo ilaratara eta bertan hasi zen benetako giroa.Aurreko artikuluan aipatu nizuen bigarren taldea Aluaren Algara izango zela,baina talde horrek ezin izan zuenez azaldu,Dunne Buggi taldeak jo zuen,talde honetan gure ikastolan ikasitako Eneko Marsal eta IƱaki Puyadena jotzen dute beste mutil beasaindar batekin.Talde hau lehendik izandako Sobredosis de Mistol taldeko hainbat partaide jotzen dute.Giro ona sortu zuten bertsio desberdinak joaz,adibidez,potrotaino,Sobredosis de Mistol eta beste hainbat abesti denok bertan abesten igaro genituenak ordubeteko kontzertu hartan.

Azken taldea,Residuos Sistematikos izan zen.Hauek gazteak izan arren,oso ondo bete zuten euren papera bertsio desberdinak abestuz.Gainera beste talde batzuen partaideak kontzertuak ikusten zeudenez,horietako batzuk eurekin batera abestiak abestera igo ziren,adibidez,Deskriados ordiziako taldeko Ibanilo abeslaria eta Hell Beer Boys taldeko Gorki abeslariak igo ziren, besteak beste.Beste hitzetan,kontzertuak oso ongi joan ziren eta bertan geudenak baieztatu dezakegu oso ondo pasatu genuela.

Besterik gabe,hau izan da gaurko guztia.Flickerreko eskubiko argazki horietan argazki ugari dauzkezue ikusi ahal izateko.

KONTZERTUAK BEASAINEN

Asteazkena, Maiatza 16th, 2007

Aupa punki!!gaur berri onak dauzkat aipatzeko.Lehenik eta behin dena gainditu dudala esateko eta teorikoki udako oporretan nago.Beraz,nire kasuan zaudeten guztioi zorionak,eta besteei ba animatu dena aterako duzuela.Beste alde batetik,gutxiago falta da Metallica,Incubus eta Bioken kontzertura joateko eta irrikitan nago.

Baina gatoz harira,asteburu honetan beasaingo festekin batera goierriko txozna elkarteak,urtero bezala,kontzertuak antolatzen ditu eta urte honetan Residuos Sistematikos,Aluaren Algara eta Nuke taldeak izango dira bertan.Maiatzaren 18an,Ostirala izango da beasaingo txoznetan jaialdia.Beraz,dena gaindituta duzuenok inguratu zaitezte kontzertu hauek ikustera ez badaukazue ezer ez egiteko.

Horretaz gain,aipatu beharra dago nuke taldeak bere diska berria kaleratu zuela orain dela hilabete batzuk.Hona hemen euren bideo bat musika estiloa piskat ezagutzeko.

Honekin gaurko artikulua amaitutzat ematen dut.Animatu zaitezte blogariok kontzertura joatea,oso ondo pasako dugula.

PATADAZO ETA KK ZARRA

Asteartea, Maiatza 15th, 2007

Aupa punki!gaurkoan azkotiko eta azpeitiko bi taldeekin nator.Aipatu nizuen bezala, aurreko asteburuan gaztetxean izan nintzen kontzertuak ikusten eta hara non musikako cd saltzaile batengana inguratu nintzen eta cd-ak begiratzen ari nintzela lagun batek bat aukeratzeko esan zidan.Cd guztiak arakatzen nengoela Patadazo eta kk zarra taldeen cd bat topatu nuen.Pentsatzen jarri nintzen….patadazo??bai patadazo!!,hara non nire lagun azkotiarraren taldearen cd-a ikusi nuen.Zalantzarik gabe hori aukeratu nuen,eta egia esan ez dago gaizki,gainera PUNKS Y SKINS izeneko cd-an bi taldeeak euren abestiak proposatzen dituzte bakoitzak bere musika estiloarekin.Beraz,ea dena ondo ateratzen zaien eta punk musika aurrera eramaten duten.Ondo segi

The Clash - Should I Stay Or Should I Go?

Astelehena, Maiatza 14th, 2007

AUPA PUNKI!

Astelehena, Maiatza 14th, 2007

Aupa punki!!!!denbora dexente idatzi gabe,hementxe nago.Jada amaitu ditugu gaur azterketak eta ez dut denborarik izan idazteko,ikasten bainengoen.Honekin batera kurtsoa amaitzear dago,baina lasai,nire bloga ez dudala alde batean utziko,alegia,kontzertu desberdinen berri emango dizuet,uda honetan asko baitaute.Gaurko artikuluan esan nahi dizuet nire flikerreko argazkiak dauzkazutela eskuineko barra horretan eskura,nire argazkiak ikusi ahal izateko.

Hori alde batera utziz,bai aurreko asteburuan eta orain dela bi aste,ordiziako gaztetxearen 21.urtemuga izan zen eta kontzertuak egon ziren.Oi!taldeak egon ziren,lasarteko ostikua potrotan taldea adibidez.Giro ona egon zen bertan.The clash taldearen hainbat abesti entzun nituen trago bat edaten ari nintzela,eta burura etorri zitzaidan bloga,alegia,ez dut talde mitiko horren albisterik idatzi, beraz,kontuan hartuko dut eta ea hurrengoan zerbait idazten dudan talde horri buruz.

Beno ondo segi,bueltan izango naiz eta.Animatu zaitezte idaztera,ia inork ez didala idazten eta eman zuen ideiak,taldeen izenak,zer nahi duzuen idaztea,kontuan hartuko baititut ideia horiek guztiak.

Mai